|
Auntxa eta Iturbide Biografia
Antonio Aranaga 'Auntxa' soinujolea Urrestillan jaio zen 1910ean, eta bertan hil 2001ean. Migel Arregi 'Iturbide' panderojolea Azpeitian jaio zen 1910ean, eta 2000an hil. Urte asko egin zituzten elkarrekin jotzen erromerietan, festetan, Euskal Herrian zehar.
1975ean disko bat grabatu zuten, 'Urrestillako trikitixa' deitua. Auntxak berak konposatzen zituen piezak, eta hark sortutako aire asko jotzen dituzte gaur egun trikitilari gazteek, horietako asko herrikoitzat hartuak baldin badira ere. Haietako batzuk euskal kantagintzan erabili izan dira, Mikel Laboaren partetik edota Alboka taldearen partetik.
[www.trikitixa.net] Artistaren kantak bilduma honetan |