foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Berri Txarrak

Biografia

Gaur egun talderik indartsuenetakoa da rockaren esparruan, kontzertuetara jenderik gehien eramaten duena Lekunberrin 1994an sortutako laukote hau. Gorka Urbizu da kantaria. Oso gazterik hasi ziren. Ezaugarri nagusitzat dute ukitu samur batzuekin leuntzen duten estilo bortitza, basatia.

Zuzeneko ikusgarria daukate, bikaina, bertan isurtzen duten amorrua eta tristura melodia aberatsekin janzten dutelarik. Beste disko batzuen ondoren, 2003an atera dute azken lana, 'Libre (c)' izenburupean, non harcorea, metala eta emo estiloa nahastu dituzten. Disko hau 'Rock Sound' aldizkariak estatu espainoleko diskorik onena bezala izendatu zuen. Diskoaren aurkezpen kontzertu bat eman zuten Londresen, eta zenbait kontzertu txiki Alemanian eta Danimarkan.

2005ean hirukote izatera pasa da, Aitor gitarrajoleak taldea utzi ostean. Gaur egun euren disko berria nahasten ari dira AEBetan, Kansaseko 'Black Lodge' estudioan, 'ED ROSE' ekoizlearekin. Hau oso ezaguna da, batez ere Nirvana, Coalesce edota 'The Get Up Kids' bezalako taldeekin lana egin duelako. Diskoa 2005ean kaleratuko da, izenburu honekin: 'Jaio, musika, hil'.

[www.berritxarrak.net]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML