|
Delirium Tremens Biografia
1980. hamarkadako beste talde enblematiko bat da Mutrikun sortutako hau, eta 'Rock Radikal Vasco' etiketa ospetsuaren baitan kokatuak izan arren, eta hirukote honen jarrerak punkaren osagai guztiak izan arren, haien rocka leunagoa zen, gitarra epiko nabarmenek eta kantariaren ahots erdi nahigabetuak berezko marka ematen ziolarik. Gaur egun deseginduta dago.
Hiru disko atera zituzten. Lehenengoa 'Zarrapo' taldearekin batera, 'Hemen denak berdinak dira' izenburupean, 1988an, Oihuka diskaetxean. Gero etorriko zen 'Ikusi eta ikasi', hurrena 'Hiru aeroplano' izan zen, 1989an, eta azkena 'Bilbo zuzenean 91-05-24' deitua.
Hirukotea zena azken urteetan laukote bilakatu zen, Iñigo Muguruza sartu baitzen. Euskal Herri osoan kontzertu asko emandakoak dira, eta baita ere bira bat baino gehiago egindakoak, hala nola Italian, Galesen edo Londresen.
Artistaren kantak bilduma honetan |