foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Akelarre

Biografia

Berbena talderik zaharrena eta ezagunena Euskal Herrian. Klasiko bat izan da urte askotan jaietan, plazetan, jaialdietan, frontoietan. 1970 inguruan sortu zen Soraluze eta inguruko lagun batzuek elkartu zirenean: Ramon Aranzasti, Juan Luis Ibarzabal, Iņaki Arriaran, Jose Cambronero, Jose Antonio Ruiz eta Ramon Pía. Geroztik sartu-irten asko izan ditu, noski. Aipagarrienak dira kantari ibili direnak: Xabier Madina, Anje Duhalde, edo Jexuxmai Lopetegi. Eta musikoen artean: Jose Alberto Batiz, Markos Juaristi, Xanet Arozena edota Iņigo Moņux. Halere musikari asko pasa da Akelarretik.

Garaian modan zeuden kantak euskaratzeko asmoa hartu zuten, eta horrela bost orduko errepertorioa prestatu zuten euskara hutsean, gainontzeko taldeak gaztelera edo 'zingelesa' erabiltzen zuten bitartean.

1980an argitaratu zuten lehenengo diskoa, 'Asfaltuko lorea' deitua. Bigarrena, Anje Duhalderekin, 'Gau pasa' izan zen, 1982an Bartzelonan Maurizio Tonelli teknikari entzutetsuarekin grabatu zutena. Guztira hamabost disko grabatu dituzte, horietako azkena 'Gorria' izan zelarik, 2001ean. Kantu moldatzaile bikainak ziren, eta sortu ere egiten zituzten. Azken urteetan haien soinua gogortu egin zen, rock banda handien itxura hartuz, argi potenteak eta efektu bereziak erabiliz, kea bezalakoak. Taldea 2004ean desegindu zen.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML