|
E.H. Sukarra Biografia
Talde hau Eibarren sortu zen 1989an, eta 1992an kaleratu zuten lehenengo diskoa, 'E.H. Sukarra' deitua. Kantaria eta liderra Mikel Gorosabel 'Norton' dugu, 'Su ta Gar' taldeko Aitor Gorosabel kantariaren anaia.
90. hamarkadako lehen urteetan arrakasta itzela izan zuten oso rock gogorra egiten ez zuten taldeek, eta horien artean E.H. Sukarra puntakoa izan zen. Hardcore melodikoa sortzen zuten, garaian Alemanian edota Kalifornian egiten zen korronte berberekoa. Sei disko argitaratu dituzte, azkenekoa 'Galtzailearen egunak' deiturikoa 2002an. Talde honen formazio ohikoena hiru gitarra eta bateriak osatu dute. Asier Serrano poetak eta kantariak letra asko egin ditu talde honentzat.
Euskal Herrian asko jotzeaz gain birak ere egin dituzte Europan, batez ere Alemanian eta Italian. Gaur egun isildu samarrik badaude ere, tarteka agertzen da euren izena kontzertu batzuetan. Hurrena isilaldi luzeak egiten dituzte.
Artistaren kantak bilduma honetan |