foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

M-ak

Biografia

Talde minoritarioa izan zen guztiz, izan ere garai hartan, 80. hamarkadaren erdi aldean, jendea 'La polla', 'Kortatu' eta orohar euskal rock radikalaren atzetik zebilen, eta M-ak bezalako talde batek ez zuen jende asko erakarri, nolabait korrontearen aurka joan zelako. Bere azken urteetan zenbait kantu hardcore ere egin zituen.

Xabier Montoia zen kantaria, eta Kaki Arkarazo arduratzen zen grabaketez, produkzioaz eta alderdi musikalaz. Baina honetaz aparte, Arkarazok ekoiztu zuen, esate baterako, Kortatu taldearen 'Kolpez kolpe' diskoa, eta 1988an taldearekin aritu zen zuzenekoetan. Arkarazo gerora Negu Gorriak taldean egon zen, eta Anton Reixarekin 'Nacion Reixa' antolatu zuen.

Taldean Fernan eta Mikel Irazoki anaiak ere egon ziren, beratarrak. Fernan gaur egun 'Fito y los Fitipaldis' taldean dabil, eta Mikel, berriz, Miguel Boséren zuzendari musikala da.

Taldeak bost disko atera zituen, lehenengoa 'Mmmmmmmmmm....' deitua, 1984an, eta azkena 'Gor', 1990an. Gaur egun deseginda dago.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML