|
Manuel Sodupe 'Gelatxo' Biografia
Manuel Sodupe Elgoibarren jaio zen 1888an eta 1953an hil. 1920ko hamarkadan bi disko grabatu zituen , 'Trikitixa de Gipuzkoa' eta 'Trikitixa de Elgoibar' izenburuekin. Pizarrazko diskoak ziren, eta bi kanta zeuzkan bakoitzak.
Bera izan zen, gerra bitartean, soinujolerik ospetsuena eta garrantzitsuena Gipuzkoa aldean. Bizkaian ere leku askotan jotzen zuen.
Panderojolea, normalki, bere emaztea izaten zen, Juliana Esnaola, Elgoibarren jaioa 1892an, eta 1974an hila.
[www.trikitixa.net] Artistaren kantak bilduma honetan |