foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Mixel Ducau eta Caroline Phillips

Biografia

Mixel Ducau musikari ezaguna da euskal kantagintzaren baitan. Euskal rockaren aitzindaria izan zen Errobi sortu zuen Anje Duhalderekin batera, ondoren Zaldibobo taldean ibili zen, besteak beste Joseba Tapiarekin batera, eta hainbat kantariren lanetan ere parte hartu izan du. Mixelek gitarra jotzen du nagusiki, beste tresna askoren artean.

Caroline Phillips Californian jaio zen, eta Parisen ezagutu zuen Mixel Ducau, eta geroztik bikote dira, bai musika lanetan eta bai bizitzan. Carolinek pianoa jotzen du.

Bi disko argitaratu dituzte bikote moduan, 'Alaia zu' 1995ean, eta 'Zatoz gurekin'. Duo eta ahots joku goxoak egiten dituzte, eta biak dira kantu sortzaile.

Bi esperientzia horien ondoren talde bat sortu zuten, 'Bidaia' deitua, Ritxi Salaberria eta Jabi Arearekin batera. Bertan Caroline Phillipsek zarrabetea jotzen du, eta Mixel Ducauk gitarra, flautak, alboka eta saxoa, biek kantatzen dutelarik. 2003an argitaratu zuten lehen diskoa, eta oraingoz bakarra, 'Ohian' izenekoa. Bertan euskal musika tradizionala nahastu dute munduko musika folklorikoekin batean, 'world music' delakoaren bidean abiatuz.

[www.elkarlanean.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML