foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Anestesia

Biografia

1988an sortu zen, eta lehen disko handia 1993an atera zuten, 'Gorrotoaren ahotsa' izenburupean. Hasieran gaztelaniaz kantatzen zuten baina gero euskaraz hasi ziren. Talde honetako partaideak lau ziren funtsean: Mikel Kazalis baxuan eta ahotsetan, Ibon ahotsean, Nil eta Beloki. Lau disko grabatu zituzten guztira, azkena 'Ultra komunikatzen' deitua, 2000. urtean.

Trash musika indartsua eta astuna zen haiena, soinu garratzekoa, eta testu gordinak kantatzen zituzten. Nabarmentzekoa da Mikel Cazalis: 'Estigia' trash talde aitzindarian baxua jo zuen. Geroztik 'Negu Gorriak'eko baxularia izan da, 'Bi Kate' taldeko burua, 'Kuraia' taldeko kaxularia; gaur egun ekoizlea da, beste talde batzuen artean 'BIOK' taldearena.

[www.musikametak.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML