|
Selektah Kolektiboa Biografia
Talde edo kolektibo hau musika beltza bere osotasunean ezagutarazteko asmoarekin jaio zen. Sound system eta jaiak antolatzeaz gain hip-hop taldea ere osatu dute, euskaraz sortu den lehen hip-hop taldea delarik. Hip-hoparekin batera rapa ere egiten dute, musika elektronikoa, ia kantatu gabe, biren artean errezitatzen dituztelarik letrak. Testuak luzeak dira, gai sozialak, protesta kantak. Lau partaide dira taldean: Wanka, Iruñakoa, DZ, zizurkildarra, Molte zizurkildarra hau ere, eta Daddy Jeff, Hendaiakoa.
Bi disko argitaratu dituzte, bata 'Esperientzien etorbidetik' 2002an, Katalunian. Bigarren diskoa Metak diskaetxearekin argitaratu dute.
[www.musikametak.com] Artistaren kantak bilduma honetan |