|
Sorkun Biografia
Errenterian jaioa, 'Kashbad' taldearekin agertu zen kantari bezala 1995ean grabatutako diskoan. Beste bi diskotan ere hartu zuen parte talde horrekin. Fermin Muguruzaren korista izan da 'Dub Manifest' proiektuan, eta baita 'Kontrabanda'rekin ere, 'Ekon', 'Flitter' edo 'Joxe Ripiau' taldeetan kolaboratzeaz aparte.
Sorkunek ez ditu patroiak gustuko, ez da estilo itxien lagun, eta horregatik bere kantuak ez dira eskema batean sartzen, aberatsagoak dira, ñabarduraz beteak. Konplexurik gabe egiten du stoner eta hardcore estiloetatik rock edo pop estiloetara bidaia. Kantaren arabera erabakiz zer egin, kantak eskatzen duenari arreta jarriz.
Bakarka disko bat kaleratu zuen 2002an, 'Onna' izenekoa, rocka, elektronika eta pop doinuz zipristinduriko hamabi kantu eskaini zizkigularik. 'Onna' japonieraz emetasuna adierazteko erabiltzen den hitza da, eta presentzia sakona dauka hitz horrek diskoko abesti guztietan, marrazten dituen gorputzaren paisaietatik hasi eta, esate baterako, hil arterainoko maitasunaren arrazoiak ematen dituenean ere. Beste gai batzuk ukitzen ditu: sexua eta gozamena, tortura edo genero-bortxakeria, harremanen etetzea, gurasoen eta seme-alaben arteko inkomunikazioa...
Bakarka bigarren disko bat atera du 2005ean, 'Duna' deitua.
[www.musikametak.com] Artistaren kantak bilduma honetan |