foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Txomin Artola

Biografia

Hondarribian jaio zen 1948an. Bi eragin nabarmen aitortu izan ditu bere musikagintzan: Ipar Ameriketakoa, Bob Dylan, Simon&Garfunkel eta antzekoen eskutik, eta Ingalaterrako folk musika, John Renbourn, adibidez, 21 urterekin han egin zuen egonaldi baten ondorio.

1975ean atera zuen lehen diskoa, 'Olaxta' izenekoa, bere aita Fernando Artola 'Bordari' olerkariak arrantzaleei jarritako olerki eta bertsoak musikatuz. Lan monografikoa da, ondoren egin zituen beste batzuen antzera, hala nola Walt Whitmani eskaini zion 'Belar hostoak' edota Gotzon Alemani eskaini ziona, 'Ttakun ttakun'. Oso ezagunak egin dira bere kanta asko, adibidez 'Txakurren partia', askok 'Txuriko' bezala ezagutzen dutena, edo 'Goizeko euri artian'.

Bere ahotsa gozoa da, lasaia, modulazio leuna onartzen duena, eta haren musika gitarra jokoetan oinarritua izan da, beti ere hausketarik eta estridentziarik gabeko giroa osatuz.

Bere diskoez aparte lan asko egin ditu beste batzuekin: Haizea taldean, edota Amaia Zubiriarekin atera zuen 'Folk-lore sorta' gogoangarrian. Urbil bere semearekin ere atera izan du diskorik. Azken urteotan kantagintza utzita dago.

[www.banako.com]


Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML