foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

7 Eskale

Biografia

"7 Eskale" esperientzia berezi bat da euskal kantagintzan, bi bertsolari zeudelako kantari lanetan, Unai
Iturriaga eta Igor Elortza, eta rockero beterano bat ideia sortzaile, Hertzainak taldeko Josu Zabala. Beste musikari batzuekin osatu zuten formazio egonkor bat. Taldea 1994. urtean sortu zen, eta 1997an amaitu zuten abentura.

Josu Zabalak eszenarioetan eta musikagintzan zeukan esperientzia aprobetxatu nahi izan zuen artean oso gazteak ziren bi bertsolari haiekin, bertsolaritzaren eta musikaren arteko fusio berri eta zail bat lortzeko. Bi ikuskizun prestatu zituzten, gero disko bilakatu zirenak: 'Bertso berriak pobreziari jarriak', 1995ean, eta 'Barrenkaleko bluesa', 1997an.

Gaiekin lotutako bertso zaharrak ere kantatzen zituzten, dena hari edo gidoi baten inguruan. Horrekin batera doinu berriak egiten zituen Zabalak, bi bertsolariek letrak jar zitzaten. Kanpoko kanturen baten bertsioak ere egiten zituzten. Emanaldietan diapositibak edo minidiskak ere erabiltzen zituzten. Bertso sortak kantatzea izan litekeen ildo tradizionaleko ikuskizun batetik urrun zegoen haien proposamena, eta entzuleen harrera ere gora-berehatsua izan zen, haiek planteatzen zuten nahasketa bertsoaren eta musikaren artean sakonagoa zelako bertsolari bat kantari ari denean musikaz babeste soila baino.

90 hamarkadan izan ziren beste bertsolari batzuen diskoen artean bereziena eta banguardistena izan zen 7 Eskaleren esperientzia.

Artistaren kantak bilduma honetan

 
© 2005 Arteola - Valid XHTML