|
Jean Mixel Bedaxagar Biografia
Urdiñarben jaio zen 1953an, Zuberoan, dantzarako tradizioa zeukan sendiartean. Bera ere dantzari bezala hasi zen, eta gero txirula jotzeari ekin zion, eta horrek bihurtu du ezagun. Asko jo izan du Garat Arhan eta Etxahun Irurirekin, maisutzat dauzkanak. Hainbat pastoraletan hartu du parte, eta berak ere idatzi du horietako bat: 'Agosti Xaho'.
1976an kantatu zuen jende aurrean lehendabizikoz, eta 83an argitaratu zuen lehen diskoa, 'Xiberoa' deitua. 1984an 'Euskal Herriko Soinu Tresnak' disko kolektiboan hartu zuen parte, txirula eta ttun-ttuna jotzen. Ondoren, osasun arrazoiak zirela medio, kantatzeari utzi zion denboraldi luze batez, baina bere sormenerako grinak berriro eszenatokietara eraman zuen, besteak beste 'Ama' deituriko ikuskizuna agertzeko, non omenaldia eskaintzen zion Etxahun Iruri eta Gaiarreri.
Honako disko hauek argitaratu ditu geroztik: 1995ean 'Otea lili denean', non 'nafarroa' izeneko jota ospetsua dagoen, eta 'Bedaxagar', 1996an.
Artistaren kantak bilduma honetan |