

![]() | Xalbadorren heriotzean( Lurdes Iriondo-Xabier Lete )Diska: Lore bat, zauri bat Artista: Xabier Lete |
| Edizio urtea: 1978 Disketxea: Elkar | IruzkinaXalbador bertsolariari eskainitako kantu hunkigarria da Xabier Letek idatzi eta grabatu zuen hau. Bertsolari maitatua izan zen Xalbador, eta bere omenaldian bihotzekoak emanda hil zen. Bere nortasuna jaso nahi du kanta honek, 'Adiskide bat bazen, orotan bihozbera' hitzekin hasten dena. Xalbadorren sentiberatasuna jasotzearekin batera, elegia moduko bat sortu zuen Letek, batez ere estribilo gogoangarriarekin: 'Nun hago, zein larretan Urepeleko artzaina, mendi hegaletan gora, oroitzapen den gerora, ihesetan joan hintzana'. Lagun artean asko kantatzen den abestia da, emozioa sortzen duena, hildakoaz galdetuz denok dauzkagun hildakoez oroitzen baigara. Beste bertsolari batek, Andoni Egañak, esaten du kantu hau hartuko lukeela Euskal Herriko himnotzat, intimitatean bezala futbol-zelai jendetsuan kantatzeko balio duelako.
Pako Aristi |