

![]() | Larru beltzak( Itxaro Borda-Josu Zabala )Diska: Denboraren orratzak Artista: Hertzainak |
| Edizio urtea: 1992 Disketxea: Oihuka | IruzkinaSentsibilitate soziala izan da Hertzainak taldearen ezaugarrietako bat. Gizartean zeuden arazoak azaleratzeko sentsibilitatea. Baina sentsibilitate hori ez da inoiz indefinitua. Pertsonengan gauzatzen da beti, pertsona konkretuetan. Gizabanakoaren kezkak jaso izan dituzte Hertzainek, egoera zailak bizi dituzten pertsonen gora-beherak. Beti da zein edo zein hitz egiten duena, ez da talde bat, nahiz eta talde baten bizipenak jaso letran.
Emigrazioaren arazoari heltzen hasieretakoak izan ziren Hertzainakekoak, baita beste kezka batzuk azaltzen ere, dela droga, dela deserrotzea. Benetako Euskal Herria agertu nahi zuten, Euskal Herri erreala. Benetako pertsonen eguneroko kezkak. Kirmen Uribe |