foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Aspaldian

( Ruper Ordorika )
Diska: Ez da posible
Artista: Ruper Ordorika

Edizio urtea:
1990
Disketxea:
Metak

Iruzkina

Oñatiarraren kantu intimo bat. Gitarraren joskera eta hitzak entzutearekin batera transportatzen gaitu Ruperrek ezagutu ez dugun beste herri giro batera: Bere garaian, esaten zidan ez zela ia lanik egiten, andreak pozikan elkar lanean arropa garbitzen zutela errekan. Hasieratik eta ahotsak dirauen artean gitarra akustikoa da laguntzaile bakarra bukaeran primeran egokitzen diren beste bi instrumentu agertzen direlarik, eskusoinua eta txeloa.

Baina hau, aipatutakoaz gain, bere Aitxitxe Elias zenarekiko gorazarre kantua da bera izan baitzen bere ilobarentzat aspaldiko izaera eta bizimodu horren ispilu.

Iñaki Aranbarri
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML