

![]() | Makilariena I ( Herrikoia )Arduraduna: Juan Antonio UrbeltzDiska: Dantzarako Musika Artista eta moldaketak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz |
| Edizio urtea: 2005 Lurraldea: Nafarroa Beherea | IruzkinaNafarroa Behereko kabalkada eta inauteri tradizionaletan parte hartzen duen pertsonaietako bat da makilaria. XIX. mendeko gudarosteak animatzen jarduten zuten banda militarren zuzendari edo tambour majeur delakotik hartutako irudia dirudi. Inspirazio militarreko buru-babes altua darama buruan, eta soinean urre-koloreko brandeburgoak dituen jaka gorria, zinta eta kaskabiloekin apaindutako praka zuriak eta zintadun abarketak. Bolanten edo inauterietako dantzari-taldeen aurrealdean plazaratzen da makilaria, eta zeregin berezia izaten du; jaki- edo diru-bilketaren geldialdi bakoitzean, denen aurrean jarri eta bere dantza ikusgarria egiten du makilariak. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat herrixkatako Besta Berri edo Corpus Christi prozesioetan ere toki nabarmena izan ohi du. Aurkezten ditugun doinuak tradizionalak dira. Erritmoari eta doinuari jarraituz egiten du dantza makilariak, bere nortasunaren ikur den makila trebetasunez mugituz gerriaren eta lepoaren inguruan, eskuz aldatuz eta indarrez goraka jaurtiz eta lurrera erori aurretik berriz hartuz.
Juan Antonio Urbeltz |