foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Gure Mundua

( Ana Rita Alberdi )
Diska: Anari
Artista: Anari

Edizio urtea:
1997
Disketxea:
Esan Ozenki records

Iruzkina

Anariri, ahotsagatik erreparatu zitzaion hasieran. Eta baita bere doinu akustikoei ikaragarrizko malenkonia zerielako. Gure mundua bere lehenengo diskoko aurreneko abestia izan zen eta esaldi ikaragarri batekin hasten zen: "Gaua da kotxean sartzen naiz, euri malkoak parabrisan eta ilargiak ez dit esaten ez non, norekin ikusten zaituen gau hontan". Ahots hutsarekin. Gitarra ilun eta bihurri bat sartu aitzin. Mikel Abregoren bateriak bidea markatu aurretik. Teklatuak koltxoi bat sortu baino lehen. Gero txeloa agertzen da eta Anarik bere lehenengo lelo ezaguna eraikitzen du: "Ze ahaztu nahi nituzke; zure usaina, telefono zenbakiak eta besoko tatuaia".

Eta kantua in crescendo doa, entzulearen arima gero eta beherago dagoen bitartean: "Euriak gogor dirau eta begiak busti dizkit, zapatak, gogoa ere".

Mikel Lizarralde
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML