

![]() | Aitarik ez dut( Daniel Landart- M.Ducau-A.Duhalde )Diska: Errobi Artista: Errobi |
| Edizio urtea: 1977 Disketxea: Elkar | IruzkinaErrobiren lehen diskoa da, ene irudiko, euskal rockean hirurogeita hamargarren hamarkadan eginiko diskorik interesgarrienetarikoa. Garai horretako hegoalden erregistraturiko edozein disko, ez zen -ez gai, ez kontzeptu gisa- hurbiltzen Errobiren mailara, inondik ere. Une horretan mundu mailako eszenatokietan egiten zen Folk-Rockaren parekoa baitzen Errobi eta berau osatzen zuten musikari taldeak egiten zuena.
"Aitarik ez dut", "Pettoli", "Andere aundi", "Nora goaz", diskoaren izenburu guztietaz oroitzen naiz, laurogeigarren hamarkadako rockaren oinarriak jarriko zituztenak. Marino Goñi |