foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Ezekielen prophezia

( Alkalde / Perez )
Diska: Ezekiel
Artista: Itoiz

Edizio urtea:
1980
Disketxea:
Elkar

Iruzkina

"Belaunaldi aldaketaren arazoarekin topo egiten duen gazte baten istorioa da, zapaltzen duen munduaren aurka borrokatzen saiatzen da, indarkeriaz baliatzen da eta erabateko dekadentzia aurkitzen du". Juan Carlos Perezek horrela definitu zuen bere garaian Ezekiel (1980) diskoa. Lan kontzeptuala izanik aeJoseba Alkalderen hitzak eta Perezen musikaae, zaila egiten da kantuak bakartzea; batak bestea osatzen duelako, guztia delako osotasun baten zati. Ezekiel gitarra akustiko goxo baten konponketarekin hasten da. Aurretik jazz eta rock progresiboko doinuak entzun ditugun arren, folkaren eremuan gaude. Bete-betean. Gero, ordea, gitarraren arpegioak atzean gelditzen dira, eta haur abesbatza batek hartzen du protagonismoa "Ezekiel" besterik esate ez duen leloarekin. Amaieran, berriz, eta ahotsak desagertu direnean, gitarra akustikoak ezin dotoreago ixten du kantua.

Mikel Lizarralde
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML