

![]() | Ez da posible( Ruper Ordorika )Diska: Ez da posible Artista: Ruper Ordorika |
| Edizio urtea: 1990 Disketxea: Gasa | IruzkinaGarai batean asko entzun zen kantu hau irratietan eta tabernetan, agian beti minoritariotzat hartua izan den Ruper Ordorikaren kantarik entzunena bilakatzeraino. Estribilo indartsua dauka, duo egiteko erraza; hain zuzen ere bukaeran hala egiten dute eta oso polita geratzen da. Estrofak bihurriagoak dira, buruz kantatzeko orduan behintzat. Eskusoinu bizia entzuten da atzean.
Gaupasa eginda dabilen baten istorioa kontatzen du, bat-batean bere lagun bati buruzko albiste txarra entzuten duelarik. Buruko minaz, beheraldian, albiste txarrak kolpatzen du bere burmuina eta oihua ateratzen zaio: 'Ez da posible, ezin liteke'. Pako Aristi |