

![]() | Udazken koloretan( Benito Lertxundi )Diska: Hitaz oroit Artista: Benito Lertxundi |
| Edizio urtea: 1996 Disketxea: Elkar | IruzkinaBals dotore bat da, bals elegiako bat, Benito Lertxundik bere pianojolea izan zen Martin Irizarri eskainia hau hil zenean. Gitarrarekin lagundua, biolina eta txeloa ere nabarmen entzuten direlarik, Benito Lertxundiren ahots sakonak liluragarri bilakatzen du kantua. Letra oso lizarditarra dugu, naturaren deskribapen ugariekin: 'Udazken koloretan, landen lurrinak zeharkatuz', edo 'zuhaitz biluziaren gerizpean orpondoa, orbelaren hilobi, horiz eta gorriz dena lokarturik'.
Olatz Zugastiren ahots samurra hasten da gero Benitori erreplika ematen, eta orduan lortzen du kantuak bere gailur emozionala. Azken hitzekin, batez ere: 'Hitaz oroit eta higan nauk, hain soil hire heriotzean, hain xume, adiorik gabeko partitzean'. Pako Aristi |