foto cabecera
Logo Aho bete kanta - Arteola

bilaketa aurreratua

:

:

Atalak:

:

Datak: 

Hasiera Bukaera 

Martin Larralde

( J.Sarrionandia/Ruper Ordorika )
Diska: Dabilen harria
Artista: Ruper Ordorika

Edizio urtea:
1998
Disketxea:
Nuevos Medios

Iruzkina

Kantu honen olerkia Elkar-ek 1995. urtean kaleratutako J.Sarrionandiaren poemen bilduma batean ageri zen ("Poemak 1985-1995") eta gerora Ruper Ordorika, Oñatiko kantariak 1998. urtean kantu bilakatu zuen "Dabilen harria" izeneko diskoan (Nuevos Medios diskoetxea)

Martin Larralde (Hazparne, 1782 - Rochefort, 1821) «Bordaxuri» goitizenaz da ezaguna. Familian jazotako gertaera tamalgarri baten ondorioz Pauen epaitu eta lan bortitzak egitera kondenatu zuten (1817). Baina Martinek bost urte baino ezin izan zuen iraun, eta tortura gogor horren ondorioz hil zen Rochefort-eko itsas armadako ospitalean. Galeretan zegoela, Galerianoaren kantuak izeneko bertso-sorta hunkigarria egin zuen eta ahoz aho transmititu zen Jose Mendiage bertsolariak Eskualdun kantuak bilduman paperean jaso zuen arte (Txile, 1900).

Harrez geroztik jende askok kantatu izan ditu bertsook, besteak beste Pantxoa eta Peio bikoteak "Galerianoaren kantua" izenekoan, Bordaxuri-k 1815ean galeretan zegoela idatzitako bertso lazgarri horietako bat popularizatu zuten.
Joseba Sarrionaindiak, pertsonaiaren historia tamalgarriaz jabeturik, poema oniriko bat osatu eta eskeintzen digu: Martin Larralde-k, bizitzaren oinazeetatik askaturik, heriotzak dakarren ahantziaren mundu horretatik ("inork ez du koblakaririk behar") etsipenez bizien mundu kotidianora begiratzen duela dirudi. Une oro Ruper Ordorikak, tenpo erdiko melodia kontenituan poema honi bere ahotsaren errejistroak jasotzen dituen xehetasunak aportatzen dizkio, trajediaren ertzetan pausatuki dabilela, artegatasuna sortuz, koblakariaren sufrimenduarekin, bai bera zein entzulea, bat eginez eta egineraziz.

Angel Valdes
 
© 2005 Arteola - Valid XHTML