

![]() | Azken agurraren negarra( G. Knörr )Diska: Nik nahi dudana Artista: Gorka Knörr |
| Edizio urtea: 1975 Disketxea: Artezi | IruzkinaGairik unibertsalenetako bat dakar kantu honek: gerrara doan gazte baten historia. Berdin dio zein gerratara doan, beti daude eta gerrak. Hala dio letrak: 'Harmen hartzera deitzen naute frantsen aldera', eta estribiloa benetan indartsua da: 'Morts pour la patrie, eskuara baizik etzakiten haiek, morts pour la patrie'.
Gerrak etxe guztietara dakarren tragedia ondo jasotzen du honako estrofa honetan: 'Bere ama agurtu du etxolako atarian; bere amak bisitatuko du atzerriko hilobian'. Kantua argitaratu zen garaian, 70. hamarkadan, hasiak ziren euskal militanteak atzerrian klandestinitatean bizitzen, eta egoera horrekin ere oso ondo lotzen da kantua. Gorka Knorrek bere ahots gozo eta sentimentalarekin hunkitzeko moduan kantatzen du. Pako Aristi |